Gure Fundazioa, Alkartasuna Fundazioa deiturikoa, kultura-arloko erakundea da, eta 2004an eratu zen irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu gisa, Eusko Alkartasuna alderdi politiko sozialdemokrata, independentista, bakezale, errepublikano eta akonfesionalaren babesean.

Horregatik, gure estatutuetan honako helburu hauek ezarri dira, besteak beste: Euskal Herria nazio gisa sustatzea, Euskal Herriaren politikaren, gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren hazkunde orekatua, pentsamendu-korronte garaikideei buruzko azterlanak egitea eta sustatzea, eta garapenerako lankidetzaren aldeko ekimen sozialak bultzatzea.

Gure ikurra asmo horien isla da: zenbait esku lotuta ageri dira, guztion ongia eta gizarte bidezkoagoa lortzeko ahalegin unibertsalaren adierazgarri.
 
 
| Euskera | Castellano |
 
Alkartasuna Fundazioa ® 2007· Arenal Pasealekua, 2 - 3.a - 48005 Bilbao · aviso legal | lege-esparrua